Larrialdia Ukraina

Zure lagutza behar dugu

Hemen eman dezakezu dohaintza

Ukrainako egoera okerrera doa egunetik egunera. Dagoeneko milioika pertsonak egin dute ihes herrialdetik, aterpe bila, eta aurreikusten da askoz gehiago izango direla. Ukrainako gatazka 2014an hasi zen, eta tentsioak eta larritasunak gora egin dute; izan ere, joan den otsailaren 24an erasoak hasi ziren, eta zibilei ere eragin diete.

GURE ESKU-HARTZEA

Entreculturas eta Alboan erakundeko kideok, Xavier Sarearekin eta Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitarekin batera, gure larrialdietarako protokoloa aktibatu dugu errefuxiatuei arreta, harrera eta laguntza eskaintzeko Ukrainarekin muga egiten duten herrialdeetan: Polonia, Errumania, Hungaria eta Moldavian, baina baita Bosnia-Herzegovina, Kroazia, Kosovo, Mazedonia eta Serbian ere.

Ukrainan, oinarrizko laguntza ari gara ematen harreran, aldi baterako ostatuan eta lehen mailako ondasunetan gerraren ondorioz ihes egin duten pertsonei, eta Poloniara joateko garraio segurua ere antolatu dugu. Lviv hirian gaude, herrialdeko egituren laguntzaz.

Espainian, Migratzaileentzako Zerbitzu Jesuitarekin (MZJ) batera, harrera-, sentsibilizazio- eta eragin-ekintzak ari gara lantzen.

Mugan, hauek dira gure jarduketa-ildo nagusiak:
Aterpea eta ostatua
Elikagaiak
Ura eta saneamendua
Oinarrizko osasun-zerbitzuak
Garraio segurua
Laguntza psikologikoa
Lege-laguntza
Hezkuntza-laguntza

Herrialde mugakideetako gure proiektuei buruzko informazio gehiago

Gure herrialdean honako hauek eskaintzen ditugu:
Iritsi berri diren pertsonentzako lehen harrerarako eta oinarrizko orientaziorako zerbitzuak.
Gizarte-inklusioko proiektuak eta sare komunitarioak eraikitzea.
Abegi-programak, larrialdiko ostatu-beharrak dituzten edo zaurgarriagoak diren pertsonen bizitegi-harreraren bidez.

MZJren posizionamendua eta Ukrainako errefuxiatuak hartzeko orientazioak kontsulta ditzakezu.

MZJk arreta-kanal bat eskaintzen du irits daitezkeen eskaerak, kontsultak, zalantzak eta lankidetza-eskaintzak bideratzeko. Informazio gehiago lortzeko, Migratzaileentzako Zerbitzu Jesuitarekin jar zaitezke harremanetan: consultas@sjme.org

Lehen momentu hauek ezinbestekoak dira gatazka honen biktimei ongi etorria eta harrera egin ahal izateko. Inoiz baino gehiago behar gaituzte.

LAGUNDU NAHI DUT



Babes-, harrera- eta laguntza-beharrekin batera, hezkuntza- eta sentsibilizazio-baliabideak ere eskaintzen ditugu, bakea, bizikidetza eta elkartasuna sustatzeko.