Larrialdia Ukraina

Zure lagutza behar dugu

Hemen eman dezakezu dohaintza

UKRAINAKO ERREFUXIATUENTZAKO ARRETA, HARRERA ETA LAGUNTZA HERRIALDE MUGAKIDEETAN

Europako Batzordearen zenbatespenen arabera, 2,5-6,5 milioi pertsonak egingo dute ihes Ukrainako gatazka armatuagatik. Dagoeneko 3 milioik egin dute alde herrialdetik, eta herrialde mugakideetara joan dira harrera bila. Pertsona gehienak Poloniara joan dira, baina dozenaka mila iritsi dira Moldavia, Errumania, Hungaria eta Eslovakiako mugetara.

Milioi bat pertsona baino gehiagok herrialde barruan mugitu behar izan dute. Zifra hori zazpi milioira hel daiteke, eta Ukraina barruan 12 milioi pertsonak laguntza humanitarioa behar dute.

GURE ESKU-HARTZEA

Testuinguru horretan, Entreculturas eta Alboan erakundeek, Xavier Sarearekin batera, larrialdietarako protokoloa aktibatu dute, eta Errefuxiatuentzako Europako Zerbitzu Jesuitarekin ari dira lanean errefuxiatuei arreta, harrera eta laguntza eskaintzeko Ukrainarekin muga egiten duten herrialdeetan: Polonia, Errumania, Hungaria eta Moldavian, baina baita Bosnia-Herzegovina, Kroazia, Kosovo, Mazedonia eta Serbian ere.

Lehen 6 hilabeteetarako larrialdietarako lehen erantzuna diseinatzeko orduan, sektore hauei eman diegu lehentasuna:

Gerraren ondorioz ihes egin duten milaka errefuxiatu eta barne-iheslariri laguntza emango zaie, eta JRSk eta beste obra eta komunitate jesuita batzuek eskaintzen dituzten eguneroko zerbitzuak jasoko dituzte. Funtsean emakumeei, haurrei eta adinekoei emango zaie arreta.

Lehen 6 hilabeteetako erantzun horrez gain, beharrak identifikatzeko protokolo aktibatu dugu, epe ertain eta luzeko lana bideratzeko.

Hau izango da gure esku-hartze espezifikoa hainbat herrialdetan:

Ukraina

Egunean 50 pertsona ingururi oinarrizko laguntza ematen diegu: aldi baterako ostatua eta lehen mailako ondasunak gerraren ondorioz lurralde barruan ihes egin duten pertsonei, eta Poloniara joateko garraio segurua ere antolatu dugu.

Ukraina barruko lana Lviv hirian egiten dugu funtsean.

Polonia

Laguntza humanitarioa ematen diegu 1.500 errefuxiatu ingururi muga gurutzatzen dutenetik, eta Poloniako komunitateko integrazioa sustatzen dugu. Hauek dira ekintza nagusiak:

Arreta Varsovian eta Ukrainarekin muga egiten duten beste 8 hiritan ematen da; horietan, bereziki, haurrak dituzten amei, adinekoei eta zaurituei laguntzen diegu.

Hungaria

JRS Hungariaren bidez, laguntza ari gara ematen Ukrainako gerratik ihes egin duten pertsonei, honako ekintza-ildo hauen bidez:

Budapesten eta mugako hainbat hiritan gaude.

Errumania

JRS Errumaniarekin batera ari gara lanean, bai errefuxiatuen harrera-zentroetan eta bai zentro horietara heltzen ez diren eremu mugakideetako errefuxiatuekin. Hainbat ekintza abiarazi ditugu:

Bukarest, Somcuta Mare, Radauti, Galati eta Constanta hirietan eta Ukrainarekiko ipar-ekialdeko mugan ari gara lanean, eta 500 errefuxiatu inguru artatu ditugu.

Bosnia-Herzegovina

JRSrekin batera errefuxiatuei harrera eta arreta humanitarioa eskaintzen diegu honako hauen bidez:

Sarajevo eta Bihac hirietan ari gara lanean, eta egunean 50 bat pertsona artatzen ditugu.

Kroazia

Erantzun-talde mugikor bat ari gara sortzen Zagrebko hiru harrera-zentroetako batean errefuxiatuen beharrei erantzuteko, eta honako hauek eskainiko ditugu:

Serbia

Serbian errefuxiatuei laguntzeko ari gara lanean, bereziki Belgraden, honako hauek bidez:

Kosovo

Kosovoko taldeak prest daude Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko, larrialdietarako laguntzaren bidez. Mitrovica, Vranidoll, Gjakova eta Magure hirietan ari gara lanean.

Mazedonia

Larrialdietarako laguntza emango dugu Skopjen, herrialdeko gobernuak identifikatutako beste eremu batzuk baieztatu arte.

Moldavia

Concordia GKEarekin lankidetzan, ekintza-ildo hauek ezarriko ditugu: